Donostiako alkate Eneko Goiak amaitu berri den urtearen balantzea egin du eta hasi berri den urtearen zein hurrengo urteetan protagonista izango diren erronkak zehaztu ditu.
Goiak azpimarratu du, 2022a modurik onenean bukatu ez bazen ere Eguberri egunaren goizaldean izandako gertakaria dela-eta, urteak hainbat gauza positibo utzi dituela; hain zuzen ere, COVID19aren osasun-larrialdiaren eraginak gutxinaka atzean gelditzen ari direla erakusten dituzten hainbat gauza.
Horren harian, honakoa esan du: "Amaitu berri den urteak, besteak beste, ekarri du Altza kiroldegiaren tamainako proiektuen amaiera; donostistiarroi eskaintzen zaizkikgun hainbat zerbitzu eta azpiegitura hobetzea; eta hiriaren etorkizunerako ezinbestekoa izango den Loiolako Kuartelen lur-sailaren salerosketa egiteko Defentsa Ministerioarekin lortutako akordioa".
Horrenbestez, Donostiako alkateak adierazi du, 2023a ilusio handiko erronkez beteta datorrela, hain zuzen ere, Donostia hiri erakargarria, aberatsa eta hainbat arlotan erreferente – ikerketa, zientzia eta teknologia, kultura, kirola edo Giza Eskubideen defentsan – izaten jarraitzen ahalbidetuko duten erronkak. Hortaz, Eneko Goiak segidakoa gaineratu du: "Oso argi dugu lehentasuna dela pertsonetan oinarritutako Donostia diseinatzen jarraitzea, betiere, donostiar guztiekin elkarlanean".
Etorkizuneko garapenak
Amaitu berri den urtean hainbat hirigintza plangintza onartu dira. Eta horiei esker, 2023an besteak beste Inpernuaren edo Lorategi Hiriaren eremuetan lanak hasiko dira. Horiek horrela, Goiak esan du, bi eremu horietan egingo diren birsorkuntzek, alde batetik, inguruko auzoen arteko lotura hobetuko dutela, eta bestetik, babes publiko motaren bat izango duten etxebizitza berriak sortuko dituztela, eta bertan, hainbat donostiarrek hirian euren bizitza proiektua garatu ahal izango dute.

Martxan dauden proiektuak
Era berean, 2023an egun hasita dauden hainbat proiektu garatzen jarraituko dira. Eta horiei esker, azpiegitura berriak sortuko dira, erakargarritasun historikoa dituzten lekuak berreskuratu ahal izango dira, eta donostiarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetuko dira. Ildo beretik, hasi berri den urte honetan Bretxa eremuan garatzen ari den proiektuak aurrera jarraituko du amaitu arte, eta bertan, betiko merkatuak protagonismoa hartu du, eta aldi berean Parte Zaharrerako eta Erdialderako osasun zentro berri eta modernoa egingo da.
Gainera, hirian honako proiektuak garatzen joango dira ere: San Bartolomen kokatuta dagoen bigarren Talent House eraikina; hiriko sarrerak eta irteerak hobetzen lagunduko duen Marrutxipiko lotunea; familientzako hainbat arreta zerbitzu eta etxerik gabeko pertsonentzat eguneko zentroa hartuko dituen Villa Salia; hipodromoaren ondoan egiten hasi diren hockey zelaia; eta Anoetako inguruko urbanizazio lanak, non eta ETSk Anoetako geltokia hobetu eta bigarren sarrera egingo duen.
Halaber Anoeta inguruko kirol-instalazioei buruz, Donostiako alkateak gaineratau du, Estadio Txikia berritzearekin batera, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlarittzarekin akordioa lortu nahi dutela, kirol-hirian dauden instalazioak berritzeko oinarriak ezartzeko.
Mugikortasun jasangarria
Mugikortasunaren arloan, 2023an Udalak Isuri Txikiko Eremua sortu beharko du Europako Batasunak aginduta, 50.000 biztanle baino gehiago dituzten gainerako udalerriek bezala.
Gainera, Udalak eremu horren kudeaketa egiteko sistema teknologikoa ezarri beharko du, eta oniezkoentzako eremu berriak definitu beharko ditu. Goiak berretsi du, hiriak garraio publikoaren, bizikletaren eta oinezkoentzat izango diren eremu berriak sortzearen alde duen apustua.
Dbusek ibilgailu elektriko berrriak erosiko ditu, Europatik jasotako diru-laguntzez baliatuta. Eta horri esker, konpainiak bere flota handituko du, jasangarriagoa eginez, eta instalazioetan hainbat berritze-lan egin beharko ditu ibilgailu berri horietara egokitzeko.
Gainera, dBizi zerbitzuak hirian zabaltzen jarraituko du, geltoki eta bizikleta berriekin; eta Udalak Taxiaren sektorearekin elkarlanean jarraituko du zerbitzua hobetzeko.
Ekitaldien hiria eta hiri-erreferente
Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: "2023an Donostiak erreferente izaten jarraituko du kirol, kultur eta gizarte-ekitaldiak direla eta. Agendaren parte garrantsitzua izango dira eta gure nortasuna munduan zehar zabaltzen lagunduko dute".
Horrenbestez, ohiko kirol ekitaldiak – Behobia-Donostia, Donostiako Klasikoa, DonostiCup, Kontxako bandera, lasterketa herrikoiak... – eta hiriari ospe handia ematen dioten kultur-jaialdiak sustatzen jarraitzeaz gain – Jazzaldia, Quincena Musical, Zinemaldia, Literaktum, Dferia, Giza Eskubideen zinemaldia…–, Donostiak nazioarte mailako bi kirol ekitaldi hartuko ditu: Frantziako Tourraren bigarren etaparen amaiera, eta Errugbiko Top14ko bi final erdiak.
Era berean, Donostia Gizarte Ekonomiaren hiriburu izango da. Eneko Goizaren ustez, Gizarte Ekonomiaren hiriburu izateak hiria sektore horretan lan egiten duten enpresa eta erakundeentzako erreferente gisa sendotuko du, eta babes handia suposatzen du Donostiak gizarte- eta ekonomia-arlotan izan dezakeen zereginean.
Azkenik, Donostiako alkateak adierazi du, 2024an Eduardo Chillida eskultore handiaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dela, eta beraz, 2023a ospakizun hori behar bezala antolatzeko urtea izango da. Horretarako, Udala elkarlanean ari da eskultorearen familiarekin, kultur-eragilerekin eta gainerako erakundeekin.