Barakaldoko Udalak antolatutako BAFFEST Barakaldok bere egitaraua aurkeztu du. Hurrengo asteetan zehar garatuko da, eta erakusketak azaroaren 16ra arte egongo dira ikusgai hiriko kaleetan.
Jaialdian egile ezberdinen bost erakusketa daude. Horietako bietan, Barakaldo eta bere jendea dira protagonistak.
Argazki Eguna datorren urriaren 18an ospatuko da. Clara Campoamor K.E.an, BAFFEST Emakume Argazkilarien X. Lehiaketako proiektu Finalisten defentsarekin hasiko da eguna eta irabazleen iragarpenarekin amaitu. Gainera, argazki-argitalpen garaikideei buruzko mahai-inguru bat egingo da, baita erakusketen bisita gidatu eta herri- bazkari bat ere.