Donostiako Udalak Uber VTC garraio-enpresari emandako lizentziei buruzko xehetasun guztiak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, hirian eskainiko duen zerbitzuak erabiltzaileentzako berme juridiko guztiak izan ditzan aztertzeko.
Udalak konpainiarekin bilera bat egitea ere eskatu du, hirian duen planteamendua argitzeko. Horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere harremanetan dago, eta baldintza horiek guztiak elkarrekin lantzeko prest agertu da.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azaldu duenez, "Uberren iritsierak, Donostia ez ezik, Gipuzkoako udalerri guztiak ere errealitate berri baten aurrean jartzen ditu, eta errealitate hori aztertzea eta kudeatzea dagokigu. Kontziente ginen halako zerbitzuak noizbait iritsiko zirela, eta gure lehentasuna da berme juridikoa ematea donostiarrei".
Erabiltzaileak babesteaz gain, Udalak zerbitzu horren erregulazioa bermatu behar du taxiaren sektorea zaintzeari utzi gabe, Donostiako mugikortasun-zerbitzu publikoaren parte delako eta bidezko baldintzetan eta arau ekitatiboekin babestu behar delako.





Guía de San Pedro Alcántara
Comentarios
Aviso





