Hasi da Eskolatik Antzokira, Barakaldo Antzokiko ikasleei zuzendutako arte eszenikoen kanpaina. Ikasleei unibertsitate aurreko hezkuntza osoan laguntzeko diseinatutako programazioa da, 3 urtetik 18 urtera, arte eszenikoen eta horien diziplinen munduaren ikuspegi zabala izan dezaten. Kanpaina gaur hasiko da, urriak 4, eta 7 ikuskizun eta 27 emanaldi izango ditu. Guztira 6.500 eserleku eskainiko zaizkie Barakaldoko eta Bizkaia osoko ikasleei.
Kronologikoki, lehenengo proposamena Benetan Be euskal konpainiaren eskutik dator: Batetik Bestera, giza migrazioei buruzko ikuskizuna etxeko txikienentzat, hegaztien migrazioak metafora gisa erabiliz.
Ondoren, Full House etorriko da, Kataluniako eta Austriako Electrico 28 konpainiakoa. Bizikidetzari buruzko alegia modernoa da, kultura-aniztasunetik eta ingurukoekin partekatzeko beharretik abiatuta. Ikuskizunak Soinu Espazio Onenaren saria jaso zuen FETÉNen (Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azoka) azken edizioan.

Gasteiztik Teatro Paraiso konpainia beteranoa etorriko da (2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala) bere ibilbide luzea agurtzeko: Kutxartean. Adiskidetasunari eta imajinatzeko gaitasunari egindako kantua.
Ondoren, Andereño etorriko da, Errepublikako andereñoei egindako omenaldia. Benetako istorioa, alegiazko iruditeria batekin kontatua. Protagonistak animalia txikiak dira eta Anita Maravillasen aktoreek aurkeztuko dute.
Teatre Nu konpainia katalanak Mauro Dinosauroa ekarriko digute, konplizitate eta konfiantzazko unibertso batean neskato baten eta dinosauro baten arteko adiskidetasunean oinarritzen den istorioa.
Eta 2023-2024 kurtsoko kanpaina Borobil Teatroak itxiko du Ali Baba eta 40 lapurrek antzezlanarekin. Las mil y una noches abenturen ipuin klasikoetatik abiatutako proposamena, eszenaratze berritzaile eta oso dibertigarri batekin.
Emanaldi guztiak euskaraz egingo dira, testurik ez duten ikuskizunak izan ezik.
Antzerkia, clown-a eta txotxongiloak lekua izango Eskolatik Antzokira kanpainaren barnean, Antzokia askotariko esperientziez gozatzeko eta zuzeneko ikuskizunen magia preziatzen hasteko tokia dela ikasleek txiki-txikitatik ikas dezaten.