Bihar, otsailak 5, Santa Ageda eguna ospatuko da; oso egun berezia Barakaldo eta Kastrexana auzoarentzat, Arroletza mendiko ermitarako erromeria tradizionala egiten baita. Artisautzako produktuak dituzten postu ezberdinek baselizarako igoerari zaporea emango diote berriro. Tradizioak agintzen duen bezala, hilaren 5ean bertan eta jaiaren ondorengo asteburuan (8an) egingo da; azken egun horri errepikapen-eguna esaten zaiola.
Erromeria honetako fededun guztiei harrera egiteko, meza-ordutegi bereziak antolatu dira ermitan, Santa Ageda tailua dagoen tokian. Horrela, asteazkenean, hilak 5, mezara joan ahal izango da 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Igandean mezak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo dira.
Baselizara iristeko bi bide daude: herrikoiena eta xumeena, Gurutzetatik abiatzen dena, eta Kastrexanatik hasten den bidea. Aurten erroskillak, San Blas kordoia, taloa, artisau-produktuak... erosteko postuak (27) ere egongo dira.

Gorka Zubiaurre, concejal de Alcaldia
Jaiak kastrexanan
Barakaldoko Kastrexana auzoan herriko jaiak ospatzen dira otsailaren 4tik 8ra. Hogei jarduera baino gehiagoko egitarauarekin, mozorro lehiaketa, erromeria, haurrentzako festa, parrilladak, lehiaketa gastronomikoa eta Erreka Ortu eta Gerezien Artean (Errekatxoko Dantza eta Kultur Taldea) taldeen emanaldia izango dira, Sorginen Zubiko kondaira kontatuz. Santa Agedako kronoigoera ere egingo da (larunbatean, hilak 7, 16:30ean).
Gainera, Hezkuntza Arloaren laguntzarekin, Larrazabalgo Eskolak 12:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik, bihar, otsailak 5, eta igandean, hilak 8, bisitak egin ahal izateko.





Guía de San Pedro Alcántara
Comentarios
Aviso





