Zorroaga Fundazioak urrats berri bat eman du adinekoen beharrei erantzuteko unean-uneko ingurunean bere autonomia eta iraunkortasuna sustatze aldera. Eraikin berria hiriaren erdi-erdian aurkitzen da, Arrasate kaleko 51.ean. Hiru urtetik gorako obrak eta 5 milioi euroko inbertsio bat egin ondoren, instalazio berriek bere ateak zabalduko dizkie pertsona erabiltzaileei aurtengo otsaila eta martxoa artean.
Eneko Goia Donostiako alkate eta Zorroaga Fundazioaren Patronatuko presidentea gaur goizean instalazio berriak bisitatzen aritu da, Aitziber San Román Gizarte Ekintzako zinegotzia, Aintzane Urigüen Zorroagako zuzendaria eta Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Integralaren (AICP) bere estrategian urrats bat gehiago eman duen Fundazioko arduradunak lagun.
Eneko Goiaren esanetan, "proiektu hau garrantzitsua da, eta agerian uzten du gure hiriak nola bideratzen duen adineko pertsonen arreta. Instalazio hauen erabiltzaileak eroso eta gustura egotea nahi dugu, haien inguruan. Zorroaga Fundazioak lan handia egiten du, kalitatezko zerbitzua eskaintzen du eta Donostiako beharretara eta errealitatera egokitzen da."
Proiektu hau, "Zorroaga Fundazioak hiriko adinekoen beharrei erantzuteko asmoz eta euren bizi-proiektua eta jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntzeko ekipamendu aitzindari baten bitartez abiarazitako prozesu konplexu baten amaiera da" azaldu du Aintzane Urigüen bere zuzendariak." Aukera hau paregabea eta errepikazina da -azpimarratu du- hirigunetik hain gertuko kokaleku batean mota honetako gizarte ekipamendu batekin kontatu ahal izateagatik. Adineko pertsonei jardunean jarraitzea eta komunitatearekin harremanak eta loturak mantentzea errazten diegu".
Erabiltzaileak
Eraikin osoa hiru urtetan zehar birgaitu da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak babesten duen fatxada errespetatuz. Bi zerbitzu ezberdin ditu barne: mendekotasuna duten pertsonentzako 30 plazako eguneko zentro bat eta 36 adineko pertsona autonomo edo mendekotasun maila arineko bizitzeko 34 apartamentu.
Zorroagako instalazio berri honek bere pertsona erabiltzaileei inguruetan kokatutako mota orotako komunitateko zerbitzu mota oro (osasuna, kultura, merkataritza, etab.) eskuratzeko eta Kontxako pasealekua bezalako ingurune natural pribilegiatu bat gozatzeko aukera eskaintzen die.

Tutoretzapeko apartamentuak pertsona autonomoentzat edota mendekotasun maila urrikoentzat (Mendekotasunaren Balorazio Baremoko 0 eta 1 mailak) bideratu dira, ondorioz, bere ingurunean modu autonomoan edo bere egunerokotasunean modu independentean moldatzeko beharrezko baliabideekin bizitzen jarraitzeko aukera eskaintzen die.
Eguneko zentroak, bere aldetik, Donostiako hirigunean bizi diren pertsonei hala nola haien familiei zerbitzu hau euren helbidetik hurbil erabili ahal izatea ahalbidetzen die. Hurbiltasun honek zentrora joatea errazten du, garraio egokitua erabiltzeko beharra murriztuz, eta pertsona erabiltzaileek era pertsonalizatuan erabil dezakete, betiere bere ohiko ingurunean. Eguneko zentroa, familiaren edo etxez eteko arreta zerbitzuen babesa izaten duten eta mendekotasuna duten (Mendekotasunaren Balorazio Baremoko 2 eta 3 maila) adineko pertsonentzako da.
Arreta profesional pertsonalizatu bat eskaintzeko orduan, eguneko zentroak gerokultore taldea, zerbitzuen zuzendaria eta pertsonala eskainiko ditu. Apartamentuen harira, gerokultoreekin ere kontatuko da, baina profil profesionala gizarte esparruari (gizarte langilea, hezitzailea/k) dagokio gehienbat, komunitatean pertsona erabiltzaileen inklusioa bultzatu eta osasun, asoziazio, kultura, etab. bezalako beste zerbitzu komunitario batzuekin koordinazioa errazte aldera.
Pertsona interesatuek plaza eskatu ahal izango dute Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuetako instalazio berri hauetan. Lehenengo pertsona erabiltzaileek zerbitzuak aurtengo otsailean edo martxoan estreinatu ahal izatea aurreikusten da.
Instalazioak
Eraikin birgaituak bost solairuko altuera du eta sarbide independenteak ditu apartamentuetarako eta etxabean kokatutako eguneko zentrorako. 30 plazako edukiera dauka, 2 edo 3 mendekotasun mailako adineko pertsonentzat. Harrera-gunea, atsedenerako aretoak eta suspertze fisikorako eta kognitiborako jarduerak, jangela eta bainugela egokituak ditu erabilgarri.
Apartamentuak eraikinaren bost solairutan banatzen dira. Lehenengo hiruren harira, banakako 8 apartamentu ditu bakoitzak, 7 laugarren solairuan eta 3 bosgarrenean kokatzen dira. Horietako bi bikoitzak dira eta guztiek dituzte sukalde-eremua, areto-logela eta bainugela egokitua. Bestalde, bosgarren solairuan terraza komunitario bat dago.

Erdi-sotoko solairuan tutoretzapeko pisuetan bizi diren pertsonentzako areto komun bat dago, eta halaber barne-patioa, garbitegia eta bainugelak dakartza. Bestalde, solairu honetan zerbitzurako hainbat eremu daude: sukaldaritza industriala, hozkailu-ganberak, aldagelak, instalazioen aretoak, bizikleten aretoa, etab.
Zorroagari buruz
Zorroaga mendekotasuna maila bat duten nahiz autonomoak diren adineko pertsonen arretan espezializatutako fundazio bat da. Banakako zerbitzu bat eskaintzen du, pertsona erabiltzaile bakoitzaren zirkunstantziak eta lehentasunak kontuan hartzen dituena.
Eraikin berriaren baitan hartutako 436 plaza eskaintzen ditu, eta hainbat arreta motaren eskutik: mendekotasuna duten adinekoen egoitza, adineko pertsona autonomoentzako egoitza, pertsona autonomoentzako tutoretzapeko apartamentuak eta eguneko zentroa.
Horiek guztiak bereizitako esparru fisikoak eta arreta ekipoak barne hartuz. Bere erronka izango da pertsona erabiltzaileen, bere senitartekoen eta haiekin bizi ohi direnen zaintzan aurrera egiten jarraitzea, bere bizi-proiektuaren garapenerako zaintzak eta babesak emanez.
Zorroagako talde profesionalak Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Integralaren (AICP) eredu bat garatzen du, bereiztean eta banakako autonomiarekiko errespetuan oinarritutako ikuspegi batekin. Horregatik, Zorroaga arreta eta pertsona erabiltzaileekin eta bere senitartekoekin topatzeko gune modura konfiguratu da. Eraikin berria hiri-gunean inauguratzeak estrategia honetan aurrerapauso berri bat suposatzen du.