Amaia del Campo Barakaldoko alkateak Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria
eta Erronka Demografikoko sailburua hartu du gaur goizean Bidebarri autonomia pertsonala sustatzeko zentro berrian. Goizean, alkatea
eta sailburua Barakaldon bildu dira gaur,
eta programa horien indarguneak
eta sinergiak bateratu dituzte. Besteak beste, Zapatillak
eta Bidebarri udal-proiektuak
eta Euskadi Lagunkoia Berria Eusko Jaurlaritzaren programa nabarmendu dituzte.